jueves, 7 de abril de 2011

GAUR EUSKARAZ

Bai, gaur euskaraz idatzen dut. Egia esan, askotan euskaraz pentsatzen
dut hemen. Arraroa da, bai baina ala da. Ametsak baita, euskaraz datoz
noizbeinka. Beste batean, "egun on" esatea zaila egiten zait,
itsasontzi galduta bezala, "rumboaren" bila. Baina azkenean, buruari,
bihotzari datoz. Ez dira inora joan; han daude, buruan, pixkat galduta
bakarrik. Baino hantxe daude, nire barruan.

Midnight Cowboy edo Cowboy de Medianoche-ko pelikulako eskena bat egin nuen atzo. Oso, oso gogorra izan da hori prestatzea. Sensazio eta esperientzi oso berezi eta saila eduki ditut hori egiten, baina azkenean hara joan nintzen, de cabeza. Potentea zen eta ondo atera
zitzaigun, Michael-i eta niri. Webgunea prestatzen ari naiz nire lanarekin, bideoak, margolanak eta dana eskeintzeko. Polita izango da eta,"tarjeta de presentacion" bezala. Beste urratsa. Ez naiz zihur noruntz baina urrats bat da.

Zer pentsatzen duzue Japoiako tsunamiari buruz? Gaur beste lurrikara
gertatu da herri horretan. Dirudienez, lurra ez da pozten. Diotenez, Kaliforniako "Handia" pasatzen ahal da. Dena den, biak, Japoia eta Kalifornia, itsaso berdinen albokoak konpartitzen dute. Egia esan, sentitu naiz lurrikarak hemen, baina ez hain potenteak, zorionez.

Lurra. Lurra. Zer hitz polita. Udaberria da. Mundua sortzen da garai hauetan, beste motako lurrikarakin. Hau bestea baino ederragoa da; dena den barrukoa ateratzen ere bai. Barrukoa edertasuna eta suntsiketa, biok hasten dira. Misteriozkoa da bizia, ezta?